domingo, 6 de septiembre de 2015

GWENDAL GETXO FOLK-ean

Atzo, Gwendal zuzuenean ikusteko aukera izan nuen. Musika celta, rock, jazz eta beste zeinbait estilorekin jotako abestiak egin zituzten.

Kontzertua hasi aurretik, Galiziatik etorritako gaitero batzuk egon ziren, bertan zegoen giroa prestatzen joateko.

Kontzertua eman zuten lekua jendez gainezka zegoen. Kontzertuan, abestien musikaren erritmo aldaketak oso onak izan ziren eta euren musika jendearengana heltzea lortu egin zuten. Bereziki gustatu zitzaidan abestia, trikitrixa jotzeile batekin egin zutena izan zen. Momentu horretan, oilo ipurdia nabaritu egin nuen gorputz osotik zehar. Abestiak animatuak izan ziren, jendea txaloka, beste zeinbait dantzatzen ere ibili egin ziren.

Bi ordu jarraian egon ziren musika jotzen, giro itzela egon zen jendea animatu egin ahala. Jo zituzten azken hiru abestiak pasada bat izan ziren, jende guztia zutituta, dantzan, txaloak ematen eta guzti.





No hay comentarios:

Publicar un comentario