lunes, 24 de febrero de 2025

JAPAN WEEKEND BEC 2025 ( OTSAILA )

 

       


 

 

                  2025ko otsailaren 22an, Barakaldoko BECen 5garren pabilioian, Japan Weekend ekitaldia ospatu egin zen. Bertan manga eta anime zaleek aukera ugari zituzten,egun zoragarri bat izateko. 

 

 

  Ekitaldia zati ezberdinetan zegoen banandua. Zati bakoitzean, aukera ugari zituzten gauza frogatu eta ikusi ahal izateko.

 

Erosketak egiten bi zonaldia handi zeuden.

Alde batetik zonalde komertziala, bertan denda ezberdinek, panpinak, kamisetak, ezpatak... saltzen zituzten. 




 


Beste alde batetik zonalde ez komertziala. Bertan, marrazkiak, maketatxoak etab erosteko aukera zegoen. Bertako postu bakoitza beren estiloa zeukaten eta hori aniztasuna ematen dio zonalde horri.


 

 


Dendaz aparte, beste zenbait gauza egiteko eta ikusteko aukerak zeuden. Jarraian horietako batzuk: 


 LudoSport Atlas erakundeak, Jedi argi ezpata nola erabiltzen den klaseak ematen zituzten. Klaseak 30 minututakoak ziren. Defentsa eta eraso sinpleenak nola egin behar diren azaltzen.



 

Pabiloiko ezkina baten, Jugerra jokatzeko klaseak ere bazeuden.




 


 Benetako esgrima klaseak bazeuden, ezpata ezberdinak euren modu propioak zituzten. Bai defentsa, eraso eta kontraerasoetarako.



 


   Eszenatoki printzipalen, erakuskizuna eman egin zuten, erakundeko kide batzuek.


Musika kontzertua ere ikusteko aukera egon zen. Kasu honetan Ari Noctiumenk eskainitakoa, biolina jotzen.

ARI NOCTIUM

Dragori Bola N-castek, hitzaldia eman zuen. Bertan, Dragoi Bolaren eraldaketak aipatu zituen. Nola Dragoi Bola Z eta Dragoi Bola Z-Kaik dituzten ezberdintasunak, bai koloreetan, baita hizkuntza ezberdinetan egondako aldaketak. Nola japonieraz momentu batean zeozer esaten zuela pertsonai batek eta nola beste hizkuntza batzuetan ( Euskaran), hitz hori mantentzen zuen eta kasu horretan erdaraz ez



 Kontatu ahal zituen informazio guztia ere azaldu zuen, baita ikusleen artean zozketak egin. 


Vasto_propek euren zonaldea ere izan zuten. Bertan eurek egindako zenbait ezpata, pokémon tamaina handietan. Bertan jendeak nahi izanez gero argazki batean argertzeko aukera zuen, han zeuden aukeretatik.






BESTE ARGAZKI BATZUK:



  



 

 



LINKAK

Dakemi ( Japan Weekend Bilbao 2025 posterra egin duena). DAMEKI 

Saga Galdin: SAGA GALDIN 

Jugger Bizkaia: JUGGER BIZKAIA 

Saladearmassalvatore: SALADEARMASSALVATORE

Ludosports Atlas: LUDOSPORTS ATLAS 

Ari Noctium: ARI NOCTIUM 

Dragoi Bola N-Cast: DRAGOI BOLA NCAST

Bizkaia Boggarts: BIZKAI BOGGARTS 

Vasto_Props: VASTO_PROPS 

Salvador Navarro ( Marrazkilaria ): SALVADOR NAVARRO  

Chic Chac: CHIC CHAT

lunes, 4 de diciembre de 2023

NICO ROBIN: ONE PIECEKO EMAKUMERIK GUSTOKOENA

 

 


 

                    Manga askotan gertatzen den moduan, badaude zenbait pertsonai hasiera batean iritzi bat ematen diguna eta gerora iritzi hori aldatu egiten dena. One Piecen esaterako: Ketzar kapitaina, Bon-Clay,Margaret...

Hori kontuan hartuta, burura datorkidan bat Nico Robin litzateke. 

 

Bere lehen agerraldia, Whisky Peaken Vivi arabastara eraman behar zutenean. Igarapoiden untzia urperatzean. Momentu horretan etsai moduan azaltzen da baina oraindik ez dakigu bere izena.


  2rren agerraldian, Lastotxapelen itsasontzian. Vivik ezagutzen duenean, Lady Igande moduan. Bertan Arabastara joateko iparrorratza eskaintzen die, baina Luffyk ez du onartzen. 



 Momentu horretako galdera: Benetan gaiztoa da? Zein intereses dauka benetan? Dudak sorrarazten dizkizu. Aurrerago, Luffyk Krokodiloren kontra galtzen duenean, arezko zurrunbilotik ateratzen du.


Arabastaren amaiera zatian, argi uzten du foneglikoak irarkutzeko ahalmena daukala, baina ez zuela Krokolilo moduko tipo bati Pluton moduko antzinako arma non dagoen esango. Gerora Luffyl salbatu egiten du, bere gogoen kontra bada ere.


Arabastetik ihes egitean, Bon Clayren amarruaren ondoren, Hina kapitainaren kontra. Bere agerraldia egiten du, kasu honetan berriz ere Lastotxapelen itsasontzian. Luffyk bizitza salbatu zionez, zor moduan, bere taldekide izatea eskatzen dio. Roroa Zoro kenduta, besteek onartu egiten dute.

Hasieran ez da taldekideengan asko fidatzen baina informazioa eskuratzeko habilezia duela nabaritu egiten da. Horretaz aparte bere Hana-hana fruitua ere oso erabilgarria da. Skypian Ussop hodei itsasoan saltu egin eta itsado urdinera jausten hasten denean.

Skypiatik, Water 7 heltzen direnean bere taldekideak salbatzearren, taldea utzi egiten du.


  


           Baina ala ere Luffyk eta bere taldeak Ennies Lobbyraino doaz bera berreskuratzera.


          


          Alde egiteko eskatzen dien arren, hil egin nahi zuelako, Luffyk esaten dio bizi nahi duela entzun nahi duela. Momento horretan konturatzen da Luffy eta besteek edozer gauza egiteko prest daudela bera babestearren, Gobernu Mundialari aurre egin behar badiote egingo dutela. 

Baina ez hori bakarrik, Frankyk hasiera batean etsaia zenak babestu egiten du. Etsai amankomun baten aurrean bat egiten dute. Gero Robinen mendekua dator Spardamni bizkarrak krak egitean. 

 

Pixkana bada ere, taldekideei beren izena esaten hitz egiten hasten da. Bere txikitako momentuak datoz Ennies Lobbyren bigarren zatia hasi aurretik. 

Bere fruituaten habileziagatik, umeek baztertu egiten zutela eta nola Oharako arkeogoloek zaintzen dutela, bere ama Nico Olvia munduan zehar zebilen bitartean. Gauza okertzeko, ama berriro ikustean Ohara suntsitzeko Buster Call laster helduko zen.

Momentu horretan Jaguar D.Saulek babestu egiten du eta esaten dio, noizbait topatuko zituela bera defendatuko zuten pertsonak, itsasoa oso handia zelako. Hortik aurrera, bizitza aurrera eramateko lan ezberdinak egiten ditu. Hala ere, bere buruarengatik 79.000.000 berri eskaitzen zutenez, askotan traizioa egiten diote, beraz ez dauka jendearengan konfiantzarik.


Thriller Bark ostean, Sabadoy irlara heltzen dira eta taldaren sakabanaketa Kuma Shichibukaiaren eskuz. 

Luffyren mezua irakurri ostean, onartzeko du lehendabizi, ez zuela pentsatzen inoiz inorengatik bizia emateko prest egongo zela. Zororekin batera, Luffyren ideak onartzen ditu zalantzarik gabe.


Bi urteren ostean, beste guztiak bezala indartu egiten da. Mozorrotze habileziak berarekin jarraitzen du,inork harrapa ez dezan. 

 

Bere momenturik gorenena, oraingoz, Wanon gertatzen da. Hor ere bere dohaiak agerian usten ditu momentu ezberdinetan. 




          Robin, Black_Mariren kontra borrokara agertzen den une hori. Sanjik laguntza eskatzen diola ohiuka. Luffuren taldekoak ez direnak, Sanji ahul edo nahigabetzat hatzen dute. Askotan erakutsi da, elkar laguntzen diotela eta nola konfiantza osoa duten taldekideengan. 



     Izatez berak esaten du: Ni behar eta maite nautenengatik, deabru bilakatu behar badut, egingo dut.
  


    Nico Robin orotara, polita, argia, umore beltza gogoko duena, beldurgarria eta konfidagarria dela esan daiteke. Etsai moduan ez zenukeen moduko pertsonaia



martes, 24 de enero de 2023

WARHAMMER END TIMES: VERMINTIDE 2 VS WARHAMMER 40.000: DARKTIDE | BERDINTASUNAK ETA EZBERDINTASUNAK

 


 

           Iepa lagunok: 

        Ongi etorriak aspaldiko partez. Kasu honetan Warhammer munduko bi joko antzekoren berdintasunak eta ezberdintasunak aipatzera noa. Alde batetik, Warhammer End Times: Vermintide 2, Warhammer Fantasyn oinarritutako jokoa eta beste alde batetik, Warhammer 40.0000: Darktida, 40.000 urtean oinarritutakoa. 

 

Parekotasunak eta ezberdintasunak maila ezberdinetan banatuak izango dira: Pertsonaiak, armak, etsaiak...

Era horretan bakoitzaren xehetasunak hobekiago aztertu daitezke. Baina horretan sartu aurretik biek daukaten berdintasunik argiena: Jokatzeko era berdintsuak dituzte. 

Bi jokoetan lau pertsonairekin, ehundaka etsai akatu behar dituzue, zonalde bat garbitzeko, etsai boteretsu bati aurre egiteko etab. 

 

PERTSONAIAK:

Warhammer End Times: Vermintide 2

Orora 5 pertsonai daude jokoan: Kerillian, Markus Kruber, Sienna Fuegonassus, Victor Saltzpyre eta Bardin Goreksson.

4 pertsonaik parte hartu dezakete mapa ezberdinetan, baina ezin dira errepikatu. Esaterako: Ezin lirateke egon, bi kerillian eta Markus Kruber eta Sienna Fuegonassus.

Warhammer 40.000: Darktide

4 pertsonai daude jokoan. Vermintide 2rekin alderatuta, joko honetan sexua, itxura... erabakitzeko aukera daukazu, beraz ikutu pertsonala jartzeko aukera. Hemen ordea, 4 pertsonai berdin egon daitezke, esaterako bi zelote eta bi ogro handi.

Jarraian, bi jokoen arteko pertsonaien espezializazioak, bakoitzaren funtzioak azaltzeko. DLCak alde batera utzita.


FUNTZIOAK:

Warhammer End Times: Vermintide 2. 

Hasieran pertsonai bakoitzak bere habileziak eta funtzioak dituzte eta era berean zailtasunak. Banaka azaltzen saiatuko naiz. 

Pertsonai guztiak 1 nibelean  hasten dira eta jokatzen duzuen einean nibelak goraka doaz. Hau argi utzita, banoa bakoitzarena azaltzera.

Kerillian: 


 

Elfa izatez, bere funtzio nagusia geziak erabiltzea etsaiei aurre egiteko. Eskuz esku borroka egiterakoan abiadura da bere indarra. 7rren nibelera heldu arte, bideen begiralea izango litzateke. 

7rren nibelean, Dontzeila izateko aukera dauka. Lantza izango litzateke bere arma eta azkartasunean eta mugitzeko momentuan kolpean ekiditzeko aproposa. 

12rren nibelean, Itzala izateko aukera izango luke. Modu honetan isiltasuna eta atzetik erasotzeko mugimenduak egiteko aproposa. Gizaki tamaina duten etsaiak akatseko aproposa.


Bardin:



Ipotxa. Hasiera batean, Basozaina izango litzateke. Kerillian moduan distantziatik erasotzek prestatua. Eskuz esku, nahiko ondo defendatzen da.

7rren nibelean, Burdin Suntsitzailea bilakatzen da. Tanke moduan erabiltzeko, armadura handia duelako eta etsai ugari blokeatzeko aukera posizioa mantentzeko.

12rren nibelean, Hiltzaile izateko aukera. Eskuz esku borrokatzeko ez dago hoberik, azkartasuna bere aliaturik onena.


Pd: Bardin hasteko aukerarik onena jokoan. 


Markus: 


 

 

Gizakia eta ezpataria. Mertzerioa hasieran, lehen lerroan borroka egiteko. Besteek laguntza ematen dizuten bitartean. 

7rren nibelean, Ehiztaria izateko aukera. Distatzian oinarritutako pertsonaia. Geziak berreskuratzeko aukerak emanten dituena. Hala ere Kerillian baino arkulari hoberik ez dago. 

12rren nibelean, Zalduna bilakatu daiteke. Lehen lerroan borroka egiteko eta ondoan dituenak erresistentzia azkarrago lortzeko. 

 

Sienna Fuegonassus:




Gizakia eta aztia. Bataila aztia hasieran. Susko eztandak sortzeko aproposa eta munizioa beharrean, "magia haizeak" erabiltzen ditu. Kontuz, gehiegi erabiliz gero eztanda egiten duelako. Beharbada, hasieran erabiltzeko pertsonairik zailena

7rren nibelean, Piromana bihurtu daiteke. Distantzia erasoak egiteko aproposa, min kritikoa egiteko ezinbeharrezkoa. 

12rren nibelean, era erraz batean esateko: Bere indarrik gorenean eta bere gaitasunik zantarrenak erabiltzen dituena. 

 

Victor Saltzpyre:




Gizaki eta sorgin ehiztaria. Sorgin ehiztaria hasieran. Pertsonai hibridoa dela esan daiteke. 

7rren nibelean, Sari ehiztaria bihurtu daiteke. Suzko armak gustoko dituenarentzat aproposena. Munizio gehiago berarentzat. 

12rren nibelean, Fanatikoa bihurtu daiteke. Ipotx hiltzailearen moduan, joan borrokari beldurrik gabe. 

 

|
 

   Goazen orain, Darktideko pertsonaiak azaltzera. 

  Tiratzaile beteranoa: 



  Distantzian oinarritzen den pertsonaia. Su potentzia etsai gogorrenentzat.


   Zelotea: 


 


 

   Zenbat eta min gehiago jaso indartsuago bilakatzen dira. Beste hiru pertsonaiek baino bizitza gutxiago daukate. Su potentzia handia izan dezakete. 

 

  Ogretea: 


 

 

  Tanke pertsonaia. Etsaiak blokeatzek aproposa. Erasora badoa, aurretik dagoen guztia pikutara doa. 

  Phikokinetikoa: 


 

 

   Unitate berezien kontrako pertsonaia. Vermintide 2ko aztia baina 40.000 unibertsoan. Zenbat eta gehiago kargatu mele ezpata erasoan bortitzagoak. 



  ARMAK: 

  Bi jokoetan, hasieran armak ez dira oso erangikorra edo aproposak. Vermintide 2an, nibelak igo ahala hobeagoak lortzen dira eta puntu jakin batzuk lortzen direnean, zailtasun maila igotzeko aukera ematen dizu. Hobeto ulertzeko adibidea: Zure ezpata, arkua,lepokoa.. puntuazioa gehiketa ez bada guztira, zenbaki batera iristen, ezingo zenuke zailtasun horretan jokatu. 

Darktiden ere arma hobeak lortzen dira nibelez igoz gero. Hemen berdintasuna. Baina ezberdintasunak jarraian datoz. 

Vermintide 2an zailtasun maila handiago jokatu arma hobeak. Kutxetan oparitzen dizkizutenak. Zuzenean, zure pertsonaiaren "gordelekua" dituzunak. 

Darktiden ordea ez da horrela gertatzen. Alde batetik arma batzuk desbloketatu ditzakezu eta arma berak nibel bat eskatzen dizu erosi ahal izateko. Nibel horretara helduz gero, dendara joan behar zara erosi ahal izateko. Baina gertatu daiteke, momentu horretan ez egotea. Dendak denbora bat dauka, azpikaldean jartzen duena eta arma batzuk jartzen ditu. Denbora hori igarotzean, armak aldatu egiten dira. 

Beste alde batetik "Emperadorearen opariak " daude. Arma hauek ordea, zuzenean pertsonairi jartzeko aukera ematen dizu. Hau da, pertsonaiaren aukeretara zoaz eta arma berri hori hurrengo borrokarak izan dezakezu. 

 

PERTSONAI ARTEKO  PORTAERAK:

 

Vermintide 2n, pertsonaiak elkarri hitz egiten hasten direnean, gauza ezberdinak esaten dituzte. Esaterako, Kerillian eta Salpyzteren artean.

Kerillain: Zer zabiltza ordu hauetan esnaturik?

Salpyste: Heresia kontrolatzea da nire beharra, eta horregatik zu espiatzea ongi dago. 

Kerillian: Ni berriro espiatzen saiatzen bazara, geratzen zaizun begi on bakarra aterako dizut. 

Hau partida bilatzen zauden bitartean, gertatutako. Gero partidan zehar beste batzuk.

Ez litzakete berdina Kerillian eta Bardinen artekoa edota Bardin eta Markusena. 


Dartkiden, pertsonai sortzen duzun bitartean nolakoa den jarri dezakezu eta horren arabera, besteekin hitz egiterakoan era batera edo bestera hitz egiten dute.


 


  


 

 

lunes, 21 de noviembre de 2022

A PLAGUE TALE: INNOCENSE


          

         Iepa lagunok:
  

           Gaur gainditu dudan azken bideojokoaren iritzia ematera nator, A PLAGUE TALE: INNOCENSE.

Jokoaren izenak esaten duenez, joko honetan plaga bati buruzko istorio bat izango da. Frantzia oinarritutako istorio bat. Europan izan zen plaga baten momentuan. 

Ehun urteko guda deritzon garaian kontatzen da, bi neba-arreben ikuspuntutik: Amicia de Rune eta Hugo de Rune. 

Joko gehiena Amiciarekin izaten da, onda bat erabiltzen, gerora jokoan garrantsitzua izango den gailua. 

Bere aita eta ama oso gutxi ikusten zituen eta bere neba gaixorik dagoelako bere gelatik irteten ez zelako. 

Hugo, Amiciaren neba da eta gaixotasun bat dauka gorputzean eta denbora osoan amak laguntzen dio aurre egiten. 

Momentu batean Inkisisioa euren lurretara sartzen dira, Hugo aurkitzen prest eta Amiciak, amaren eskakizunez ihes egin dezaten eskatzen die. 

Jokoaren funtsa, isiltasunean eta logika erabiltzean datza. Etsaiak despistatzeko, leku batetik bestera joateko, ikusi gabe etsaia hiltzeko...


 

Objetu, larruak... jasotzen eta herramientak bilatzen, Amiciak duen onda, poltsa etab hobetu daitezke. Inkisisioa atzetik izatea gutxi balitz, beste herritar batzuk harrapatzen saiatzen dira eta ihes egin behar dute, pasadizo ezkutu batekin. 

Hor ezagutzen ditugu beste arazoa, kasu honetan saguak. Europara saguek ekarri zuten plaga eta milaka eta milaka daude. Saguen kontra, beste mota bateko borroka egin behar da. 

Istorian zehar beste nerabe batzuek elkartzen dira, laguntzen gaituztenak. Hoie esker, arma berriak egiteko balio izango dira. 

Joko mota hauetan bezala, Nagusiak daude irabazteko. Borroka irabazteko asko mugitu eta onda erabiliz puntu zehatz batzuetan eman. Ez dakit zenbatetan egin nuen kale, helburua lortzeko. 

Hugorekin, gutxiago jokatzen da. Isiltasuna gehiena ihes egiteko. Bere gelaz aparte, ez duenez ezer gehiago ikusi, arrisku gehiegi hartzen ditu eta noski Amicia lagundu egin behar dio eta gauzak azaldu. 


 

Ez dute batere ondo pasatzen. Gerora jakiten da zer gertatzen zaion Hugori. 

Jokoaren istorioa polita da, kontuan izanda pairatuko dituzten gauzak kontuan izanda. Pazientzia ere galtzen zaituen jokoa ere bada, batez ere automatikoki gordetzen puntuetara heltzeko. Hor lasaitasuna dakar. 

Nik jokoa Ingelesez jokatu nuen, hala ere, jokoaren zati batzuk berriz jokatu nituen eta Frantsezes jokatzea esango nizueke, merezi duelako. ( Ez nuen uste horrelakorik esango nuela )


martes, 15 de noviembre de 2022

ERAZTUNEN JAUNA: BOTEREEN ERAZTUNAK.

 

 

 

      Iepa lagunok: 

Denbora luzea pasa da azkenengoz idatzi nuenetik blog honetan. Kasu honetan Eraztuen Jauinean oinarrituta dago telesailari buruzko iritzi artikulua dakarkizuet. 

Telesaila ikusteko momentuan, bi modutan ikus zitekeen. Alde batetik Tolkinen jarraitzaile moduan edo modu neutral batean. 

Tolkinen jarraitzaile moduan, modu orokor batean esan beharra da, telesailak ez duela nondik hartzerik. Kontuan izanda Lur Erdian gerora garrantsitzuak diren pertsonai batzuentzako asmakizunak. 

Adibide bat: Elendilek bi seme soilik zituen eta hori idatzia dago. Hori kontuan izanda, alaba bat jartzea ez deritzot egoki. Beste era batera esanda: Pertsonai bat asmatzen baduzu, egin zazu nahigo duzuna, baina behintzat pertsonai jakin batzuen historia etab ez asmatu. 

Modu neutral baten moduan ikusis gero, bere gauza onak eta txarrak ditu. Ez da dena zoragarria izango edo dena gaizki egongo. 

Modu zintzo batean esanda, "Iletsuak" agertuko ez balira edo " 3 hippiak" ez litzateke ezer gertatuko. "Iletsuak, eskualdeko hobbiten aintzindariak izan ziren eta momentu batean mendebaldera joan ziren. 

Elfoi buruz, izatez bazeuden elfo beltzaranagoak hegoaldeko lurraldetan. Gil-Galad izatea, elfoen artean ile luzea duen bakarra, ez du sentzurik. Elfoek ile luzea izan dute beti. Agian harridura handiena eragin didana, elfo batek orko bakar baten kontrak zailtasunak izatea borrokan. Orkoak izatez beldurtiak dira eta euren zenbaki nagusitasunean fida dira bakarrik.

Galadriel borrokalari moduan, ideia ez dago gaizki baina izatez magian da boteretsua. Kontuan izan gabe Valinorren jaio zela eta elfoak ez direnak, eguzkiaren izpiak izango balira moduan ikusten dutela. Gainera argi hori, etsaiei beldurra eragiten die. 

Celebrimbor, kasu hau Sauronekin erlazionatua dago. Sauron itxura polit baten moduan agertzen da Eregionen. Elfo guztiek uko egiten diote berak eskeini egin zien proposamenari, Celebrimbor izan ezik. Telesailean onartu egiten dute inolako trabarik jarri gabe. Batzuek ordea bere kexak edo dudak dituzte baina ez dute ezertarako balio. 

Ongi elfoek sortu zituztela hemeretzi eraztunak: 3 elfoentzak, 7 ipotxentzat eta 9 gizakientzat. Polita izango zen, besteak nola sortu zituzten ikustea edo behintzat euren itxura azaltzea. 

Ipotxak. Zalantzarik gabe telesailaren gauzarik onena. Kazad-Dum bere handitasunean ikustea zoragarria izan da. Nork pentsatuko luke, meategi batean janariak erein zitezkela? Horretaz aparte Elrond eta Durin IVen adiskidetasuna, nahiko ondo landua dela esango nuke. Balrogak duen itxura ez diot oso boteretsu ikusi. 

Númenor. Númenorren itxura oso polita izan da. Elfoek gizakiei eman zieten irla hori, lehen aroan Morgothen kontra laguntza emateagatik. Gizaki guztiek ez dituzte elfoak oso atsegin, euren hilezkortasunaren inbidia ziotelako.  

martes, 31 de mayo de 2022

LAMIAKO MASKARADA 2022

 



2022ko Maitzaren 27an, 3 urteren ostean berriz ere LAMIAKO MASKARADA ospatu zen. Kontuan izanda 2018ko martxoaren amaieran konfinazioa egon zela. 

Aurte oso gogotsu zegoen bai LAMIAKO MASKARADA osatzen zuten jendea eta ikustera gerturatu zirenak ere. 


Inoiz baino jende gehiago egon ziren bai arratsaldeko zatian eta gaueko akelarrean. Ezin da Lamiako izan MASKARADARIK gabe, auzoaren harrotasuna dela esan daiteke. 


Jarraian arratsaldeko argazki batzuk.


( Mari eta Sugaar eta jendetza inguruan)


                                                (Lamiak)


  ( Maiatza )


                                               ( Basajaun eta zankoak)

 

        ( Naturalak )

                                                ( Inguma )


    (Sorgin )
                                                               ( Ieltxu )