lunes, 4 de diciembre de 2023

NICO ROBIN: ONE PIECEKO EMAKUMERIK GUSTOKOENA

 

 


 

                    Manga askotan gertatzen den moduan, badaude zenbait pertsonai hasiera batean iritzi bat ematen diguna eta gerora iritzi hori aldatu egiten dena. One Piecen esaterako: Ketzar kapitaina, Bon-Clay,Margaret...

Hori kontuan hartuta, burura datorkidan bat Nico Robin litzateke. 

 

Bere lehen agerraldia, Whisky Peaken Vivi arabastara eraman behar zutenean. Igarapoiden untzia urperatzean. Momentu horretan etsai moduan azaltzen da baina oraindik ez dakigu bere izena.


  2rren agerraldian, Lastotxapelen itsasontzian. Vivik ezagutzen duenean, Lady Igande moduan. Bertan Arabastara joateko iparrorratza eskaintzen die, baina Luffyk ez du onartzen. 



 Momentu horretako galdera: Benetan gaiztoa da? Zein intereses dauka benetan? Dudak sorrarazten dizkizu. Aurrerago, Luffyk Krokodiloren kontra galtzen duenean, arezko zurrunbilotik ateratzen du.


Arabastaren amaiera zatian, argi uzten du foneglikoak irarkutzeko ahalmena daukala, baina ez zuela Krokolilo moduko tipo bati Pluton moduko antzinako arma non dagoen esango. Gerora Luffyl salbatu egiten du, bere gogoen kontra bada ere.


Arabastetik ihes egitean, Bon Clayren amarruaren ondoren, Hina kapitainaren kontra. Bere agerraldia egiten du, kasu honetan berriz ere Lastotxapelen itsasontzian. Luffyk bizitza salbatu zionez, zor moduan, bere taldekide izatea eskatzen dio. Roroa Zoro kenduta, besteek onartu egiten dute.

Hasieran ez da taldekideengan asko fidatzen baina informazioa eskuratzeko habilezia duela nabaritu egiten da. Horretaz aparte bere Hana-hana fruitua ere oso erabilgarria da. Skypian Ussop hodei itsasoan saltu egin eta itsado urdinera jausten hasten denean.

Skypiatik, Water 7 heltzen direnean bere taldekideak salbatzearren, taldea utzi egiten du.


  


           Baina ala ere Luffyk eta bere taldeak Ennies Lobbyraino doaz bera berreskuratzera.


          


          Alde egiteko eskatzen dien arren, hil egin nahi zuelako, Luffyk esaten dio bizi nahi duela entzun nahi duela. Momento horretan konturatzen da Luffy eta besteek edozer gauza egiteko prest daudela bera babestearren, Gobernu Mundialari aurre egin behar badiote egingo dutela. 

Baina ez hori bakarrik, Frankyk hasiera batean etsaia zenak babestu egiten du. Etsai amankomun baten aurrean bat egiten dute. Gero Robinen mendekua dator Spardamni bizkarrak krak egitean. 

 

Pixkana bada ere, taldekideei beren izena esaten hitz egiten hasten da. Bere txikitako momentuak datoz Ennies Lobbyren bigarren zatia hasi aurretik. 

Bere fruituaten habileziagatik, umeek baztertu egiten zutela eta nola Oharako arkeogoloek zaintzen dutela, bere ama Nico Olvia munduan zehar zebilen bitartean. Gauza okertzeko, ama berriro ikustean Ohara suntsitzeko Buster Call laster helduko zen.

Momentu horretan Jaguar D.Saulek babestu egiten du eta esaten dio, noizbait topatuko zituela bera defendatuko zuten pertsonak, itsasoa oso handia zelako. Hortik aurrera, bizitza aurrera eramateko lan ezberdinak egiten ditu. Hala ere, bere buruarengatik 79.000.000 berri eskaitzen zutenez, askotan traizioa egiten diote, beraz ez dauka jendearengan konfiantzarik.


Thriller Bark ostean, Sabadoy irlara heltzen dira eta taldaren sakabanaketa Kuma Shichibukaiaren eskuz. 

Luffyren mezua irakurri ostean, onartzeko du lehendabizi, ez zuela pentsatzen inoiz inorengatik bizia emateko prest egongo zela. Zororekin batera, Luffyren ideak onartzen ditu zalantzarik gabe.


Bi urteren ostean, beste guztiak bezala indartu egiten da. Mozorrotze habileziak berarekin jarraitzen du,inork harrapa ez dezan. 

 

Bere momenturik gorenena, oraingoz, Wanon gertatzen da. Hor ere bere dohaiak agerian usten ditu momentu ezberdinetan. 




          Robin, Black_Mariren kontra borrokara agertzen den une hori. Sanjik laguntza eskatzen diola ohiuka. Luffuren taldekoak ez direnak, Sanji ahul edo nahigabetzat hatzen dute. Askotan erakutsi da, elkar laguntzen diotela eta nola konfiantza osoa duten taldekideengan. 



     Izatez berak esaten du: Ni behar eta maite nautenengatik, deabru bilakatu behar badut, egingo dut.
  


    Nico Robin orotara, polita, argia, umore beltza gogoko duena, beldurgarria eta konfidagarria dela esan daiteke. Etsai moduan ez zenukeen moduko pertsonaia



martes, 24 de enero de 2023

WARHAMMER END TIMES: VERMINTIDE 2 VS WARHAMMER 40.000: DARKTIDE | BERDINTASUNAK ETA EZBERDINTASUNAK

 


 

           Iepa lagunok: 

        Ongi etorriak aspaldiko partez. Kasu honetan Warhammer munduko bi joko antzekoren berdintasunak eta ezberdintasunak aipatzera noa. Alde batetik, Warhammer End Times: Vermintide 2, Warhammer Fantasyn oinarritutako jokoa eta beste alde batetik, Warhammer 40.0000: Darktida, 40.000 urtean oinarritutakoa. 

 

Parekotasunak eta ezberdintasunak maila ezberdinetan banatuak izango dira: Pertsonaiak, armak, etsaiak...

Era horretan bakoitzaren xehetasunak hobekiago aztertu daitezke. Baina horretan sartu aurretik biek daukaten berdintasunik argiena: Jokatzeko era berdintsuak dituzte. 

Bi jokoetan lau pertsonairekin, ehundaka etsai akatu behar dituzue, zonalde bat garbitzeko, etsai boteretsu bati aurre egiteko etab. 

 

PERTSONAIAK:

Warhammer End Times: Vermintide 2

Orora 5 pertsonai daude jokoan: Kerillian, Markus Kruber, Sienna Fuegonassus, Victor Saltzpyre eta Bardin Goreksson.

4 pertsonaik parte hartu dezakete mapa ezberdinetan, baina ezin dira errepikatu. Esaterako: Ezin lirateke egon, bi kerillian eta Markus Kruber eta Sienna Fuegonassus.

Warhammer 40.000: Darktide

4 pertsonai daude jokoan. Vermintide 2rekin alderatuta, joko honetan sexua, itxura... erabakitzeko aukera daukazu, beraz ikutu pertsonala jartzeko aukera. Hemen ordea, 4 pertsonai berdin egon daitezke, esaterako bi zelote eta bi ogro handi.

Jarraian, bi jokoen arteko pertsonaien espezializazioak, bakoitzaren funtzioak azaltzeko. DLCak alde batera utzita.


FUNTZIOAK:

Warhammer End Times: Vermintide 2. 

Hasieran pertsonai bakoitzak bere habileziak eta funtzioak dituzte eta era berean zailtasunak. Banaka azaltzen saiatuko naiz. 

Pertsonai guztiak 1 nibelean  hasten dira eta jokatzen duzuen einean nibelak goraka doaz. Hau argi utzita, banoa bakoitzarena azaltzera.

Kerillian: 


 

Elfa izatez, bere funtzio nagusia geziak erabiltzea etsaiei aurre egiteko. Eskuz esku borroka egiterakoan abiadura da bere indarra. 7rren nibelera heldu arte, bideen begiralea izango litzateke. 

7rren nibelean, Dontzeila izateko aukera dauka. Lantza izango litzateke bere arma eta azkartasunean eta mugitzeko momentuan kolpean ekiditzeko aproposa. 

12rren nibelean, Itzala izateko aukera izango luke. Modu honetan isiltasuna eta atzetik erasotzeko mugimenduak egiteko aproposa. Gizaki tamaina duten etsaiak akatseko aproposa.


Bardin:



Ipotxa. Hasiera batean, Basozaina izango litzateke. Kerillian moduan distantziatik erasotzek prestatua. Eskuz esku, nahiko ondo defendatzen da.

7rren nibelean, Burdin Suntsitzailea bilakatzen da. Tanke moduan erabiltzeko, armadura handia duelako eta etsai ugari blokeatzeko aukera posizioa mantentzeko.

12rren nibelean, Hiltzaile izateko aukera. Eskuz esku borrokatzeko ez dago hoberik, azkartasuna bere aliaturik onena.


Pd: Bardin hasteko aukerarik onena jokoan. 


Markus: 


 

 

Gizakia eta ezpataria. Mertzerioa hasieran, lehen lerroan borroka egiteko. Besteek laguntza ematen dizuten bitartean. 

7rren nibelean, Ehiztaria izateko aukera. Distatzian oinarritutako pertsonaia. Geziak berreskuratzeko aukerak emanten dituena. Hala ere Kerillian baino arkulari hoberik ez dago. 

12rren nibelean, Zalduna bilakatu daiteke. Lehen lerroan borroka egiteko eta ondoan dituenak erresistentzia azkarrago lortzeko. 

 

Sienna Fuegonassus:




Gizakia eta aztia. Bataila aztia hasieran. Susko eztandak sortzeko aproposa eta munizioa beharrean, "magia haizeak" erabiltzen ditu. Kontuz, gehiegi erabiliz gero eztanda egiten duelako. Beharbada, hasieran erabiltzeko pertsonairik zailena

7rren nibelean, Piromana bihurtu daiteke. Distantzia erasoak egiteko aproposa, min kritikoa egiteko ezinbeharrezkoa. 

12rren nibelean, era erraz batean esateko: Bere indarrik gorenean eta bere gaitasunik zantarrenak erabiltzen dituena. 

 

Victor Saltzpyre:




Gizaki eta sorgin ehiztaria. Sorgin ehiztaria hasieran. Pertsonai hibridoa dela esan daiteke. 

7rren nibelean, Sari ehiztaria bihurtu daiteke. Suzko armak gustoko dituenarentzat aproposena. Munizio gehiago berarentzat. 

12rren nibelean, Fanatikoa bihurtu daiteke. Ipotx hiltzailearen moduan, joan borrokari beldurrik gabe. 

 

|
 

   Goazen orain, Darktideko pertsonaiak azaltzera. 

  Tiratzaile beteranoa: 



  Distantzian oinarritzen den pertsonaia. Su potentzia etsai gogorrenentzat.


   Zelotea: 


 


 

   Zenbat eta min gehiago jaso indartsuago bilakatzen dira. Beste hiru pertsonaiek baino bizitza gutxiago daukate. Su potentzia handia izan dezakete. 

 

  Ogretea: 


 

 

  Tanke pertsonaia. Etsaiak blokeatzek aproposa. Erasora badoa, aurretik dagoen guztia pikutara doa. 

  Phikokinetikoa: 


 

 

   Unitate berezien kontrako pertsonaia. Vermintide 2ko aztia baina 40.000 unibertsoan. Zenbat eta gehiago kargatu mele ezpata erasoan bortitzagoak. 



  ARMAK: 

  Bi jokoetan, hasieran armak ez dira oso erangikorra edo aproposak. Vermintide 2an, nibelak igo ahala hobeagoak lortzen dira eta puntu jakin batzuk lortzen direnean, zailtasun maila igotzeko aukera ematen dizu. Hobeto ulertzeko adibidea: Zure ezpata, arkua,lepokoa.. puntuazioa gehiketa ez bada guztira, zenbaki batera iristen, ezingo zenuke zailtasun horretan jokatu. 

Darktiden ere arma hobeak lortzen dira nibelez igoz gero. Hemen berdintasuna. Baina ezberdintasunak jarraian datoz. 

Vermintide 2an zailtasun maila handiago jokatu arma hobeak. Kutxetan oparitzen dizkizutenak. Zuzenean, zure pertsonaiaren "gordelekua" dituzunak. 

Darktiden ordea ez da horrela gertatzen. Alde batetik arma batzuk desbloketatu ditzakezu eta arma berak nibel bat eskatzen dizu erosi ahal izateko. Nibel horretara helduz gero, dendara joan behar zara erosi ahal izateko. Baina gertatu daiteke, momentu horretan ez egotea. Dendak denbora bat dauka, azpikaldean jartzen duena eta arma batzuk jartzen ditu. Denbora hori igarotzean, armak aldatu egiten dira. 

Beste alde batetik "Emperadorearen opariak " daude. Arma hauek ordea, zuzenean pertsonairi jartzeko aukera ematen dizu. Hau da, pertsonaiaren aukeretara zoaz eta arma berri hori hurrengo borrokarak izan dezakezu. 

 

PERTSONAI ARTEKO  PORTAERAK:

 

Vermintide 2n, pertsonaiak elkarri hitz egiten hasten direnean, gauza ezberdinak esaten dituzte. Esaterako, Kerillian eta Salpyzteren artean.

Kerillain: Zer zabiltza ordu hauetan esnaturik?

Salpyste: Heresia kontrolatzea da nire beharra, eta horregatik zu espiatzea ongi dago. 

Kerillian: Ni berriro espiatzen saiatzen bazara, geratzen zaizun begi on bakarra aterako dizut. 

Hau partida bilatzen zauden bitartean, gertatutako. Gero partidan zehar beste batzuk.

Ez litzakete berdina Kerillian eta Bardinen artekoa edota Bardin eta Markusena. 


Dartkiden, pertsonai sortzen duzun bitartean nolakoa den jarri dezakezu eta horren arabera, besteekin hitz egiterakoan era batera edo bestera hitz egiten dute.