Iepa lagunok:
Gaurkoan, Resident Evil: Code Veronicari buruzko iritzia ematera natorkizue. Lehendabizi noski, frogatu egin dut eta jokatutakoaren esperientziaren araberako iritzia izango da.
Resident Evil: Code Veronica Remakea, fanek egin duten jokoa da. Resident Evil 2 eta 3ren moto grafikoarekin egiten dauden jokoa da.
Duela gutxi atera zuten jokatu ahal izatekoa demoa. Jokoak dituen aukerak 3 dira: 3rren pertsonan jokatzeko aukera ematen duena, kamera finkoak erabilitakoa ( joko originalaren berdina ) eta arcade modu bat.
Oraindik froga fasean dagoela esan dezaket, zenbait bug eta arazo ditu oraindik. Aurrerago konpoduko dutela esango nuke, proiektuak aurrera jarraitzen badu.
Demoaren zinematikak, originalaren berdinak dira eta ezberdinatasunak nabariak dira, agertzen diren 2 Claireren artean. Arazorik "handienak" zihurrenik, kamerarekin eta apuntatzeko garaian izango lirateke.
Kamararena agian nire errua izan daiteke, oso momentu txarrak pasatu erazi zizkidan, oso azkar mugitzen etab.
Apuntatzeko garaian arazo dexente eta hori gutxi balitz, tiro egiteko garaian eta asmatzerakoan komeriak.
Joko originalaren item berdinak ditu demoak, gutxi batzuk agertzen diren arren.
Orokorrean oso gustoko izan dut demoaren bertsio hau.
Espero dut aurrerago gehiago egotea eta analisia zuekin elkarbanatzeko.